martes, 4 de diciembre de 2012

GABONAK 4

Gabonak lantzeko azken ekintza azalduko dizuet:

4. GABON KANTAK LANDUZ

Gabonetak kanta berezi batzuk abesten dira, gabon kantak edo marijesiak deiturikoak. Umeei abesti hauek erakutsi behar zaizkie, beraien herrietan edota familietan abesteko. 


DIN DAN DON (Xirula Mirula)

Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.
Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, ja-ja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.
Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.

GABEKO IZAR

Gabeko izar argitsuena 
Piztutzeakin batera
Haurtxo eder bat etorri zaigu 
Gaur arratsean etxera
Ordu ezkeroz etxeko denak 
Poztu ta zoratzen gara
Haurra delako zerutik honuntz 
Datorren Jainko berbera
Alai ta pozik kanta dezagun 
haurtxo honen etorrera
gure iluna alaitutzeko 
jaio den argi ederra
Gaurtik aurrera atzerri hontan
Zorionekuak gara
Haurra delako zerutik honuntz
Datorren Jainko berbera


Abesti gehiago web orri honetan: GABON KANTAK




No hay comentarios:

Publicar un comentario