martes, 4 de diciembre de 2012

ESKULANAK

Umeei asko gustatzen zaizkie eskulanak egitea, baina sarritan diru asko balio dute hau egiteko materiala horregatik eskola askotan jarduera edo ekintza hau ez dute egiten. Baina ez dakitena da hondakinekin eskulanak egin daitezkela, adibidez, plastikozko platerekin, jogurtekin...
Horretarako hamen uzten dizkizuet hau egiteko pausu guztiak ematen dituen esteka bat: ESKULANAK.

OHARRA: Informazioa gazteleraz dago, baina irakasleentzako denez, ez du hainbeste axola. Irakasleak ariketa egiten ikasiko baitute eta gero euskaraz azalduko die haurrei.



GABONAK 4

Gabonak lantzeko azken ekintza azalduko dizuet:

4. GABON KANTAK LANDUZ

Gabonetak kanta berezi batzuk abesten dira, gabon kantak edo marijesiak deiturikoak. Umeei abesti hauek erakutsi behar zaizkie, beraien herrietan edota familietan abesteko. 


DIN DAN DON (Xirula Mirula)

Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.
Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, ja-ja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.
Antxon eta Peru, artzain buruzuri,
izarrari jarraika biak datoz arinka.
Menditik barrena, haurtxoarengana,
artzain bakoitzak darama arkumetxo bana.

GABEKO IZAR

Gabeko izar argitsuena 
Piztutzeakin batera
Haurtxo eder bat etorri zaigu 
Gaur arratsean etxera
Ordu ezkeroz etxeko denak 
Poztu ta zoratzen gara
Haurra delako zerutik honuntz 
Datorren Jainko berbera
Alai ta pozik kanta dezagun 
haurtxo honen etorrera
gure iluna alaitutzeko 
jaio den argi ederra
Gaurtik aurrera atzerri hontan
Zorionekuak gara
Haurra delako zerutik honuntz
Datorren Jainko berbera


Abesti gehiago web orri honetan: GABON KANTAK




GABONAK 3


Gabonak lantzeko beste ariketa bat:

3. GABONETAKO APAINGARRIAK ETA JANARIA EZAGUTU

Denok dakigun moduan, gabonetan urtean zehar jaten ez ditugun janariak (turroiak, polvoroiak...) jaten ditugu eta etxea apaingarri bereziekin apaintzen dugu (gonetako arbola, jaiotza...). 

Hau dena gu badakigu baina umeek ez horregatik gai hau klasean landu beharrekoa da eta horretarako, argazkiak, fitxak etb. erabilikko dira. 

GABONAK 2

Gabonak lantzeko beste ekintza bat:

2. GABONETAKO FITXA EZBERDINAK EGINEZ

Internetako orrialde honetak gabonak lantzeko ariketa paregabeak agertzen dira. 

GABONETAKO FITXAK

GABONAK 1

Gabonak gainean ditugu jada eta gai hau umeekin lantzea ezinbestekoa da. Horretarako, hainbat ekintzen bidez egin daiteke:

1. OLENTZERO ETA MARIDOMINGIREN IPUINA KONTATZEN  ETA ABESTIAK LANTZEN:

 OLENTZERO ETA MARIDOMINGIN IPUINA (PIRRITX ETA PORROTX PAILAZOEKIN)

OLENTZEROREN KANTA:



Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian,
negua heldu dala
Jesus jaio dala
lasterka etorri da,
berri ematera.

Horra horra,
gure olentzero!
pipa hortzetan duela,
eserita dago.
Kapoiak ere baditu,
arraultzatxuekin,
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. (bis)

Olentzero, Buru handia,
entendimentuz jantzia.
Bart arratsean
edan omen du,
hamar arroko zahagia.
hau urde tripa haundia!
TRALARARA TRALARARA... (bis)




MARI DOMINGIREN KANTA:

Horra Mari Domingi 
begira horri 
gurekin nahi duela 
Belena etorri. 

Gurekin nahi baduzu 
Belena etorri 
atera beharko duzu 
gona zahar hori. 

HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI ! 
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI! 
HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN 
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI 
HAURTXO EDER HORI.









EUSKARAREN EGUNA!!

Euskararen eguna lantzeko “Baloreen astea” antolatuko dugu eta honen lema "Zeurea, neurea, geurea... guztiona Euskal Herria" izango litzateke. honetarako haur hezkuntzako umeekin ekintza ezberdinak landuko ditugu, hala nola:

 Euskal mitologiako ipuinen kontaketa.
 Euskal abestiak ikasi.
 “Olerkiekin, aho korapiloekin eta esaera zaharrekin jolasean”
 Seaska kanten bilduma.
 “Zapatari” dantza.
 Ogia egin eta jan.